BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

km131211Gipuzkoa eta Bizkaiako aktualitateari egin diogu so Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beti Etxetik Kanpo eta Silikosos bizkaitarrek atera duten “Horror Show” erdi-banako laneko bi abesti, Aretxabaletako Screamers and Sinners taldearen disko aurrerapena, Hardflip bergarako hardcore taldearen “kopixau ta rulau” lana eta NCK taldearen maketa ere aurkeztu ditugu. Horretaz aparte kronika, berri, agenda eta durangoko azokan lortu genituenak komentatu ditugu.
Bizkaiako aktualitatea aztergai Kaleko Mobida saioan

1472785_769682106390932_750036307_nAsteazken honetan, pasa den larunbatean Ibarrako gaztetxean ospatu zen “Bizirik eta ostikoka” festaren kronika luze eta sakona izan dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Elkarrizketa zabal bat izan dugu antolatzaileekin egungo musika europearraz girotuta. Agenda eta berrien atala ere bete betea izan dugu.

lBi asteko “oporren” ondoren hemen da bueltan Kaleko Mobida punk-oi! irrasaioa. Trastorno mañariarren “Mañaria Beach” bigarren diskoa eta Lion`s Law parisdarren “A day will come” lehen diskoa aurkeztu dizkizuegu. Horretaz aparte Oldarkor Debako talde berria, Basura talde mitikoaren lehen disko aurrerapena eta Knock Out madrildarren disko aurrerapenak aipatu ditugu. Hau guztia berri askoz eta agenda bete bete batez lagunduta.

imagesBird Trouble zigilu bizkaitarra izan dugu aipagarri Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Hortaz aparte, asteburuko kronika zabalak eskaini ditugu, musika berria entzun dugu eta agenda bete bete bat komentatuko dugu. Hau guztia musika onenaren irratian.

Gure herrian sortu diren nobedadeei erreparatu diete Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Tartean, 11 talde gipuzkoar biltzen dituen “Gipunkzkoa” bilduma, Lokaltones beasaindarren lehen maketa, NCK ondarrutarren maketaren aurrerapena, Izu giroa fanzinearen 22. zenbakia… eta lehengo astean jarri gabe geratu ginen Skarmento taldearen “Afios Cotenos” diskoa komentatu ditugu. Agenda, berriak eta kronikak ere izan dira beti bezala.

Mundu mailara jo dugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan. Orain dela gutxi argitaratu diren disko batzuk entzun ditugu, tartean Perkele talde suediarraren “A way out”, Bishops Green kanadiarrena, Skarmento galiziarren “Afia os Cotenos”, Rude Pride madrildarren lehen demoa eta beste hainbat. Beti bezala, agenda, kronika eta berriez lagunduta.

Debagoieneko The Convicts eta Interprete Desconocido taldeak izan ditugu Kaleko Mobidako estudioetan beraien erdibanako diskoa aurkezten. The Convits-etik Altuna (abeslaria) eta Interprete Desconocidotik berriz Morenito (bateria) etorri zaizkigu. Honez gain, agenda, kronikak eta berriak, dena musika bikainarekin girotuta.

Asteazkenero bezala hemen da Info7 irratiko punk-oi! irratsaioaren ordua. Durangoko Black and White punk fanzineko sortzaile eta kideak eduki ditugu Txapa irratiko gure estudioetan. Fanzineaz aparte, beraiek partaide diren beste proiektu askoren inguruan ere mintzatu gara, Beti Etxetik Kanpo (BEK) taldea, Pots and Crime soinu grabazioak… Durangaldeko eszenaren nondik norakoak aztertu ditugu, agenda, berriak eta musika onaz girotuta beti bezala.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »