BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietaren eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen errepasoa egin digu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Hamaika Telebistako lagunen erreportaje bati egin diogu lekua, Gatikan gerra garaian bizi izandakoen testigantzak entzuteko. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Patxi Gaztelumendi batu zaigu, eta ‘eLiburutegia’ delakoaz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamenduko komunikazio arduradun Jose Luis Segurarekin hitz egin du neguko beherapenetarako aholkuez.

Gaurko irratien tartean, Esan Erran irratiko esatari eta Pulunbe aldizkariko kazetari Josu Marti eta Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu. Tertuliara Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakorta batu zaizkigu, Eguberrien izaeraz hausnartu dugu eurekin. Ondoren, Bilbo Hiria irratiko esatari Mieltxo Monfortek Igor Erauzkin sexologoari egin dio elkarrizketa bikote harremanen eta Gabon jaien loturaz. Amaitzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak, abenduko ‘Mirarikeria’ atala egin du, Eguberriek eta Olentzerok eragindako traumez.

Lehen lehenik, Tolosako Atariak egindako erreportaje bati esker, Bidania-Goiatzeko eguneko zentroaren hamarbgarren urtemugaren berri izan dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin abenduaren 13an Ondarroan egindako Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan irtendako ideiek aurrera begirako zein erronka planteatzen dituzten jorratu dugu. Elkarrizketa, berriz, Mugarik Gabeko Medikuak erakundearekin sei hilabetez Hego Sudanen egon den Itxaso Ferrerasi egin diogu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin ‘Sialuk hartz txikiaren bidaia’ antzezlanaz aritu gara. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunei esker, Barakaldoko Udaleko blokego egoeraren berri ere izan dugu.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu Ondoren, Ikoitz Arrese batu zaigu eta instituzioek euskararen normalizazioan duten erantzukizunaz aritu gara. Ainhoa Villaverde gazte auzipetuari egin diogu elkarrizketa, bihar amaituko baita Espainiako Auzitegi Nazionalean euren aurkako epaiketa.Gero, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk Ibon Rodrigez kolaboratzailearekin munduko gabon kantez hitz egin du. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunen ekarpena jaso dugu: ‘Sabeletik mundura’ egitasmoaren baitako hitzaldiez Nahia Alkortari egindako elkarrizketa.

Lehenik eta behin, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Halabedi irratiko Iker Leturiondo Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearekin egon da, Mozala legea bezala ezagun egindako hiritarren segurtasunerako legea onartu izanak ekar ditzakeen ondorioez. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Berria egunkariko Urtzi Urkizu batu zaigu, eta euskal hedabideei buruzko nobedadeak ekarri dizkigu.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, Jone Amezagaren atxiloketaz. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinaga EHUko irakasleari egin dio, Liman (Peru) egin duten klima aldaketari buruzko COP-20 goi bileraz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, eta Koop7ko kide Liher Gonzalezekin hitz egin dugu Lanbidek eta Buruntzaldeako udalek abian jarritako Kooperatzen egitasmoaz.

Gaurko irratien tartean, Tolosako Ataria airratiko kideei esker, Tolosaldeko herrietan izango diren kultur eta mobilizazio ekintzen berri izan dugu; eta Zarauzko Arraio irratiko kolaboratzaile Ximelek Urola Kostako agenda kontuez hitz egin digu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin larunbatean Ondarroan egindako Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Azpeitiko Emakumeen Txokoko arduradun Izaskun Egigureni egin diogu, eta Azpeitiko Udal liburutegiarekin elkarlanean kaleratu duten ‘Irakurketa ez sexistarako gida’-z hitz egin dugu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin ‘Aldatzen lagundu’ konpainiaren ‘Amets zirkoa salgai’ antzezlanaz aritu gara. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunei esker, Bilboko Kafe Antzokiaren hemeretzigarren urtemugaz aritu gara.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria irratiko esatari Mieltxo Monfortek Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietari egindako elkarrizketaren bidez, bihar Ondarroan izango diren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministen berri izan dugu irratien tartean. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujika batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Mikel Elorzak hamabostaldiaren errepaso kritikoa egin ditu bi astean behin bezalaxe. Gaurko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara, Ana Jakaren Ez zen diruagatik eta Xabier Mendigurenen Arantzak barrurantz liburuez hizketan. Amaitzeko, Bergarako Libre dinamikak biharko antolaturiko ekintzen berri izan dugu, Txapa irratiko lagunei esker.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »