BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muragaren eskutik, gaur eta bihar Irunen ikusgai egongo den Carmen operaren berri izan dugu, Luis Mariano lirika elkarteko kide Iker Casaresi egindako elkarrizketari esker. Ondoren, Gaur8 astekariko kazetari Oihana Llorente batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Mikel Elorzari egin diogu, eta astearen errepaso kritikoa egin digu. Ondoren, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin aritu gara heriotzari buruzko liburuez, eta gabonetara begira jarri gaitu. Amaitzeko, Halabedi irratiko esatari Jon Aranburu eta Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenarekin agurtu dugu astea.

La concesión de la Media de Oro a Félix Huarte ha suscitado una polémica enorme en Nafarroa. Es más, las fuerzas de la oposición han llegado a un acuerdo para que el Parlamento emita una declaración institucional rechazando la decisión del Gobierno de UPN de honrar al constructor de Los Caídos y a Miguel Javier Urmeneta. Hoy, en Kalegorria, hemos recavado la opinión de Carlos Ochoa de Ahazuak.

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin euskal preso politikoen egoeraz, bereziki, larriki gaixo daudenen errealitateaz tertulia egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Jose Luis Otamendi ‘Oto’ poetari egin diogu, gaur aurkeztu duen ‘Kapital publikoa’ poema liburuari buruz. Ondoren, arte kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko Jon Aranbururen eta Ana Revueltaren eskutik Bilboko Alhondigan ikusgai den ‘El contrato’ erakusketa ezagutu dugu. Amaitzeko, gaur Berlinen abiatuko den euskal zineari buruzko ‘Baskiches Filmfest’ festibalaz Arraio irratiko lagunek Danel Agirreri egin diote elkarrizketa.

Lehenik eta behin, Gure irratiko esatari Ihintza Arrietaren eskutik Lapurdi aldeko kontuen berri izan dugu: Iparraldeko herrien biltzarrak presidente berria hautatu duela; Kataluniako parte hartze prozesuak Ipar Katalunian sortutako giroa; eta Lurzaindia egiturari buruzko kontuak ekarri dizkigu Arrietak. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Halabedi irratiko Iker Leturiondok Asier Etxenike soziologoari egin dio Eusko Jaurlaritzaren eta CISen azken inkestez. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Bilbo Hiria irratiko lagunek Berton aldizkariko zuzendari Lur Malleari eginiko elkarrizketa izan dugu entzungai. Amaitzeko, Ttiklik taldeko Itxaro Mendizabalekin egon gara, Gurasoei gutuna lehiaketari buruz hizketan.

Lehenik eta behin, Esan Erran irratiko esatari Josu Martirekin eta Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu, Ultzama eta Gasteiz aldeko berriez. Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Lander Arbelaitzekin hedabideetan indarkeria sexista kasuei ematen zaien trataerari buruzko tertulia egin dugu. Elkarrizketa, berriz, AEK-ko kide eta Korrikako koordinatzaile Asier Amondori egin diogu, 2015eko martxoan abiatuko den Korrikaren 19. edizioari buruz. Ondoren, gizarte eta ekonomia kontuetan murgildu gara, eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko alderatzeaz. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunek Josu Larrinagari egindako elkarrizketari egin diogu lekua.

Gaurko irratien tartean, Zarauzko Arraio irratiko kideei esker, Urola Kostako herrietan izango diren kultur ekintzen berri izan dugu, batetik; eta Oiartzun irratiaren bidez Oarsoaldeko berriak jaso ditugu, bestetik. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Oihana Etxebarrietarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, LAB sindikatuaren Osakidetzako arduradun Edurne Agirreri egin diogu, abian diren eta azaro osoan egin asmo dituzten Osakidetzako lan uzteen inguruan hitz egin dugu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta Dejabu panpin laborategiko Ainara Gurrutxagarekin hitz egin dugu, Arrastoak obraren inguruan. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunak Hibai Castrorekin aritu dira atzoko Kataluniako parte hartze prozesuaz hizketan.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, Eskean Kristo musika taldekoei eginiko elkarrizketa entzungai izan dugu irratien tartean. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujika batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Berria egunkariak Bartzelonan duen berriemaile berezi Samara Velteri egin diogu, igandean Katalunian egin asmo duten galdeketari buruz. Gaurko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara, Danele Sarriugarteren Erraiak eta Julen Madariagaren Egiari zor liburuez hizketan.

Lehenik eta behin, Bilbohiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu: politika zein kultura kontuak ekarri dizkigu Monfortek. Ondoren, Amaia Eneterreaga eta Ikoitz Arreserekin Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren egoerari buruzko tertulia egin dugu. Elkarrizketaren tartean, Txapa irratiak Amelia Barquini egindako elkarrizketa entzun dugu, Barquinek galtzerdien eta txankleten sexualitateaz idatzitako artikuluaz. Ondoren, musika kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko Jon Aranbururen eta Ibon Rodriguezen eskutik Bartzelonako musika esperimentala ezagutu dugu. Amaitzeko, Leioako arte ederren fakultateko asanblada feministako kide Miren Karmelerekin egon gara, atzo eta gaur artean egin dituzten Jardunaldi señoristikoez.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »