BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak politika, matxismo eta legedi kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiarekin bat egin dugu, eta iganderako atxilotze agindupean dauden gazte auzipetuen alde antolatutako martxa laranjaz aritu gara Gasteizko harresiko Igorrekin. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Xabier Landabidea batu zaigu, eta IkerGazte kongresuaz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilboko Kafe Antzokiko egitarauaren berri ekarri digu Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek.

Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erran irratiko Lur Gilekin hitz egin dugu Gasteiz, Ultzama eta Basaburuako kontuez. Ondoren, irratian euskarak behar duen presentziaz eta ematen zaion trataeraz hausnartu dugu tertulian, Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin. Elkarrizketa Igor Erauzkin sexologoari egin dio Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek. Koop57ko Liher Gonzalezek ‘Heldu den matxinada’ liburutik antolatzearen eta matxinatzearen inguruko ideiak nabarmendu dizkigu. Amaitzeko, maiatzaren 24ko udal eta foru bozen harira Ane Arrutiren erreportaje bati egin diogu lekua, hizkuntza politikez Donostiako alkategaiek egin duten mahai inguruaz.

Irratien tartean, Arraio Irratiko lagunei esker hilabete amaieran epaituko duten Garazi Mugertza gazte auzipetuaren berri izan dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Amaia Zufiarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Eguneko adierazpenen tartean, atzoko Herri Urratsez Paxkal Indok Info7 irratian esandakoak bildu ditugu. Elkarrizketa Esukal Memoria fundazioko kide Arantxa Erasuni egin diogu, joan den astean abian jarri zuten sareko dokumentazio guneaz. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek Leioako Umore Azokaz hitz egin digu. Eta antzerkiarekin segita, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Koldo Zelestinorekin haur antzerki topaketez hitz egindakoak entzun ditugu.

Lehenik eta behin, Txapa irratiko lagunek Beasaingo Ttiklikeko berri ekarri digute, Itxaro Mendizabali egindako elkarrizketari esker. Bestetik, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, igandeko Herri Urratsen arituko den Joxe Replay musika taldearen berri izan dugu. Amagoia Mujikak ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Mikel Elorzarekin batera betaurreko kritikoekin begiratu diogu aktualitateari. 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin Irati Goikoetxearen ‘Andraizea’ eta Julen Belamunoren ‘Loreak eta ukabilak’ ipuin liburuez aritu gara. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek 50. urtemuga bete duen Santutxuko Karmelo ikastolaren berri ekarri digu.

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, atzoko atxiloketen eta gazte auzipetuen aurkako zigorren harirako erreakzioen bilduma osatu dugu. Elkarrizketa TikTara taldeko Danel Bastarrika eta Harkaitz Santxezi egin diete Zarauzko Arraio irratiko lagunek. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururen eta Beñardo Goietxe musika kolaboratzailearen eskutik. Amaitzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak John Berkhouteko Ander Lizasorekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidart batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondo Ai Laket taldeko Riki Caparrosekin egon da, apirilaren 21ean Gasteizko legebiltzarrean egin zuten agerraldiaz. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Urtzi Urkizu batu zaigu eta hedabideetako ekoizpenak herritarrongan duen eragin ekonomikoaz aritu da. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Edu Portillari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, herri mugimenduek egiten dituzten barne egoeraren inguruko hausnarketez. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenari egin dio, politikariek baliatzen duten ate birakarien formulaz, eta ingurumen gaiek hauteskundeetan izan behar luketen garrantziaz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin euskal enpresen esportazioaz. Amaitzeko, Radiokulturako lagunek Maika Etxekopar aktoreari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaori egin diogu, Nafarroan euskaraz bizitzea ahalbidetzeko proposatu dituzten hamahiru neurriez. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, memoria historikoaz aritu gara EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasekin. Amaitzeko, Janir Uriarterekin Eraldia dinamikaz aritu gara.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »