BILAKETAK

Kirol leihoa

RSS-Podcast

aa

Gaurko saioan ohi bezala astebukaeran gertaturikoa luze eta zabal errepasatu dugu. Horretarako ondorengo kirolariak izan ditugu bidelagun: Maite Maiora (mendi lasterketak), Oihana Kortazar (mendi lasterketak), Begoña Lazkano (Piraguismoa), Itxaso Uriarte (Reala), Alazne Gomez (Athletic), Irati Esteban (Ordizia), Sandra Buzon (Bilbo), Aiora Armendariz (Orvina), Maider Altuna (Reala hockey), Miriam Foraste (Gipuzkoa EHU), Judith Monasterio (Gernika), Miren Agirregoikoa (GDKO Bizkaia), Maria Larrakoetxea (Leadernet), Arantza Olabarria (Getxo), Olatz Osinaga (WP 9802) eta Leire Sarasola (Leioa).

Gaurko saioan ohi bezala asteburuan Euskal Herriko emakume kirolariek egin dutena luze eta zabal errepasatu dugu. Maider Undak 15. aldiz irabazi du Espainiako Txapelketa eta Realak berriz, belar hockey-ko Kopako finala 1 eta 0 galdu zuen Poloren aurka. Bi gai horiei arreta berezia eskaini diegu. Hockey-a lantzeko Maialen Garcia izan dugu protagonista. Halaber, gainontzeko kontuak gainbegiratzeko ondorengo kirolariak izan ditugu bidelagun: Idoia Agirre (Reala), Nekane Diez (Athletic), Itsaso Galarraga (Ordizia), Diana Nogales (Bilbo), Maialen Arana (Orvina), Tati Garmendia (Bera Bera), Nerea Elizegi (Zuazo), Leyre Diez (Gipuzkoa EHU), Jaione Esain (Leadernet), Ana Masa (Getxo), Enara Cacho (Hernani), Nerea Martinez (mendi lasterketak), Ariane Prados (WP 9802) eta Aida Bartolome (Leioa).

Gaurko saioan arreta berezia eskaini diogu esku esku pilotari, izan ere, ostiralean jokatu zen Emakumea Cup txapelketako finala. Emakumea Cup emakumeek esku pilotan, senior mailan eta federatuta jokatu duten lehen txapelketa da. Horren berri emateko Jone Aranguren eta Iker Amarika izan dira gurean. Jone Aranguren txapela jantzi zuen emakumeetako bat da eta Iker Amarika berriz, Bizkaiako Pilota Federazioko presidenteordea. Bestalde, astebukaerako gainontzeko albisteak kontatzeko ondorengo emakumeak izan ditugu bidelagun: Oihana Kortazar (Mendi lasterketak), Ainhoa Lendinez (Mendi lasterketak), Maialen Chourraut (Piraguismoa), Ainara Manterola (Reala), Ainhoa Tirapu (Athletic), Patricia Maraña (Reala hockey), Eli Pinedo (Bera Bera), Ainhoa Azaola (Zuazo), Judith Monasterio (Gernika), Maria Larrakoetxea (Leadernet), Nerea Agirre (Getxo) eta Ilargi Ona (WP 9802).

Gaurko saioan Garazi Muruak Athleticen lehen taldearekin egin zuen debutean izandako sentipenak kontatu dizkigu. Muruak Estatu Batuetan burutu zuen denboraldiko lehen zatia, baina, egun, talde zuri-gorrian dihardu. Halaber, Irati Urkiolak Lilatoian hartu zuen parte eta bertako giro eta aldarrikapenen berri eman digu. Bestalde, astebukaeran gertaturikoa gainbegiratzeko ondorengo emakumeak izan ditugu bidelagun: Maialen Chourraut (Piraguismoa), Mariasun Quiñones (Reala), Matxalen Ziarsolo (Bera Bera), Oihane Gil (Zuazo), Ane Garmendia (Ordizia), Andrea Marin (Bilbo), Aiora Armendariz (Orvina), Ainhoa Belzunegi (Reala hockey), Arantxa Novo (Gipuzkoa EHU), Eneko Hormaetxea (Gernika), Ariane Arrieta (Pala), Jaione Esain (Leadernet), eta Ane Basauri (Leioa).

Gaurko saioan Begoña Lazkano piraguista elkarrizketatu dugu. Pasaitarrak Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan egotea du helburu eta horretarako lanean dihardu, egun. Bestalde, Leticia Canalesekin ere hitz egin dugu. Surflari bizkaitarrak beste lesio bat izan berri du belaunean eta ez da une gozoak bizitzen ari. Halaber, ondorengo kirolariek lagundu digute asteburuko errepasoa egiten: Barba Pla (Getxo), Nahikari Garcia (Reala), Arrate Orueta (Athletic), Naroa Agirre (Atletismo), Teresa Errandonea (Atletismo), Maite Gonzalez (Ordizia), Patricia Coral (Orvina), Maite Azkoaga (Reala hockey), Alba Menendez (Bera Bera), Onintza Aduriz (Gipuzkoa EHU), Yaiza Lazaro (Gernika), Leire Fernandez (Txakur krosa) eta Aida Bartolome (Leioa).

Gaurko saioan  Leire Landa Bartzelonako jokalaria elkarrizketatu dugu. Landak duela bi aste egin zuen debuta talde kataluniarrarekin, azken hilabeteetan zelaietatik at mantendu duen belauneko lesio larria gainditu ostean. Bestalde, asteburuari errepasoa egiteko ondorengo kirolariak izan ditugu protagonista: Eguzkiñe Peña (Reala), Eli Ibarra (Athletic), Sara Ugarte (Ordizia), Eva Porras (Bilbo), Laura Jimenez (Orvina), Amaia Azanza (Bera Bera), Alberto Muñoz (Zuazo), Maria Larrakoetxea (Leadernet), Mirane Etxebarri (Getxo), Ainhoa Argarate (Leioa), Naia Duran (WP 9802), Maialen Chourraut (Piraguismoa), Teresa Errandonea (Atletismoa) eta Nuria Amezcua (Taekwondo).

Gaurko saioan gonbidatu berezi bat izan dugu, Marta Unzue, hain zuzen. Atzelari nafarra Bartzelonako kapitaina da eta bederatzigarren denboraldi du Katalunian. Halaber, asteburuan gertaturikoa errepasatu dugu, eta horretarako ondorengo kirolariak izan ditugu bidelagun: Eli Pinedo (Bera Bera), Maddi Aalla (Zuazo), Naroa Agirre (Atletismoa), Maialen Axpe (Atletismoa), Teresa Errandonea (Atletismoa), Nora Orduña (Atletismoa), Maitane Azpeitia (Atletismoa), Jaione Esain (Leadernet), Irati Esteban (Ordizia), Vicky Alday (Bilbo), Lucia Gomez (Orvina), Iulene Olabarria (Gipuzkoa EHU), Carmen Perez (Getxo) eta Arianne Prados (WP 9802).

Gaurko Kirol Leihoak larunbatean Infozazpi irratian zuzenean eskeini genuen futbol derbia izan du ardatz baina beste zenbait gai ere jorratu ditugu. Horretarako ondorengo emakumeak izan ditugu protagonistak: Ane Bergara (Reala), Nekane Diez (Athletic), Silvia Ederra (Bera Bera), Nerea Elicegui (Zuazo), Judith Monasterio (Gernika), Arantxa Novo (Gipuzkoa EHU), Maria Larrakoetxea (Leadernet), Maider Unda (borroka), Ane Izagirre (Ordizia), Eva Porras (Bilbo), Yessica Gascon (Orvina), Ilargi Ona (WP 9802) eta Ane Basauri (WP Leioa).

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »