BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Kanitok asteari begirako errepasoa eginez hasi digu gaurko Zebrabidea. Jarraian, Saioa Baleztena izan dugu musikaren tartean. Jon Sanchez zebrakidearekin Loiutik Sondikara bidean harrapatu dugu Korrika, eta Bizkaia aldeko kronika labur-laburrean egin digu gaurkoan ere TasTas irratiko Iñigok. Saioaren bigarren zatian, Libe Botero San Vicentejoz aritu da artearen txokoan. Lehen elkarrizketatua Marta Luxan izan da, eta Leioako Campusean gaur buruturiko “Begirada feministak” jardunaldiaz hitz egin digu. Horren ostean, Igor Zulaika batu da Zebrabidera eta 2008an Bologna prozesuaren aurka protestatzeagatik, berari eta beste bost ikasleri ezarri dieten zigorraz hitz egin digu. Amaitzeko, iritziaren tartean, Patxi Gaztelumendiren hausnarketa izan dugu entzungai.

Astearen inguruko errepaso kritikoa eginez hasi du Boltxebike aldizkariko Kanitok gaurko Zebrabidea ere. Jarraian, Saioa Gauilunakek ekarri dizkigu aste honetako musikaren inguruko nobedadeak eta gomendioak. Horren ostean, hemezortzigarren Korrikaren hasiera eguna dela-eta, Andoaina jo dugu Jon Sanchezekin konektatzeko, eta Korrikako giroaz hitz egiteko. Ondoren, izan dugu Bizkaia aldeko aktualitatearen berri izateko aukera TasTas irratiko Iñigoren ahotik. Saioaren bigarren zatian, Libe Boterok eskaini dizkigu artearen txokoko gomendioak. Gaurko lehen elkarrizketa, EHUko bi arkitektura ikasleri egin diegu, Ibaetako Campusean abian duten euskararen aldeko aste arkitekturalaz. Bigarren elkarrizketa ere Donostia aldean kokatu da, Piztu.info egitasmo komunikatibo herrikoiko bi kide izan baititugu gure artean. Amaitzeko, Estibalitz Esteibarren Talaiatik entzun ahal izan dugu iritziaren txokoan.

Kanitorekin asteari begira hasi dugu gaurko Zebrabidea. Hugo Chavezen eta Josean Diegezen heriotzak hartu ditugu berarekin hizpide, eta ondoren Yolanda Gonzalezen auziaz hitz egin dugu. Jarraian, Koldo Otamendik ekarri dizkigu musikaren tarteko kontuak. Bizkaia aldeko aktualitatearen berri emateaz, berriz, TasTas irratiko Iñigo arduratu da beste aste batez. Saioaren bigarren zatiko lehen elkarrizketatua Beñat Elizondo izan da, Iparra-Hegoa ekimeneko kidea. Berak, Seguraren eta Urruñaren arteko senidetza sustatzeko egiten den jaialdiaren aurtengo edizioaren berri eman digu. Ondoren, Busturialdeko bi gazte teknikari izan ditugu gure artean, Gernika-Lumoko eta Bermeoko udalek abian jarri asmo duten gazte elkartrukeaz hitz egiteko. Iritziaren tartean, Aitor Renteriaren hausnarketa izan dugu entzungai.

Saio bete-betea izan da gaurko Zebrabidea ere. Lehen atalean ohiko gonbidatuak izan ditugu: Kanito astearen errepasoa egiten, Saioa Baleztena musikaren inguruko kontuekin, eta TasTas irratiko Iñigo Bizkaiako aktualitatearen berri ematen. Bigarren zatian, Euskalbirusa elkarteko koordinatzaile Amaia Arriaga elkarrizketatu dugu lehenik, Ermuako Berbetan jardunaldien inguruan hitz egin dugu berarekin. Ondoren, Pili Alvarezengana jo dugu, eta honek gaztetxeetako genero harremanen inguruan egin duen ikerketaren nondik norakoak jakinarazi dizkigu. Amaitzeko, Ana Unhassobiscay izan da gure artean, eta Ipar Euskal Herriko gazte dinamika berriaz aritu gara berarekin.

Info7 irratian ostegunero ohi dugunez, Kanitorekin asteari begira hasi dugu gaurko Zebrabidea ere, azken egunotako aktualitatearen errepaso kritikoa eginez. Jarraian, Saioa Gauilunakek ekarri dizkigu musikaren tarteko zitak eta doinu nabarmenduak. Bizkaia aldeko aktualitatea errepasatzeaz, berriz, TasTas irratiko iñigo arduratu da gaurkoan ere. Saioaren bigarren zatian, Libe Botero arduratu da artearen txokoan kale eskulturez hitz egiteaz. Elkarrizketaren atalean, mahai inguru bat izan dugu gaurkoan. Arrosa sareak martxoaren 2rako Zarautzen antolatu dituen jardunaldien inguruan mintzatu baikara Kontrako Eztarrixeko Jonekin, Halabediko Gaizkarekin eta Antxetako Aitziberrekin. Amaitzeko, iritziaren tartean, Azaitz Gartziaren hausnarketa izan dugu entzungai.

Asteari begira ekin diogu gaurko Zebrabideari ere, eta Boltxebike aldizkariko Kanitorekin Urkullu eta Rajoyren arteko bilkura, CAN auzia eta beste zenbait kontu izan ditugu hizpide. Ondoren, Inaxio Esnaolak ekarri dizkigu musikaren tarteko kontuak. Saioaren lehen zatiarekin amaitzeko, astero bezalaxe, TasTas irratiko Iñigok egin digu Bizkaia aldeko aktualitatearen errepasoa. Bigarren zatian, berriz, kolaboratzaile berri bat izan dugu Artearen Txokoan, Joseba Luzuriaga hain justu, Albarekin batera Frida Kahloren obra batez mintzatu da bera. Elkarrizketen atalean, Ander Lizarralderekin egon gara lehenik eta behin. Oiartzungo bertsolariak, Unai Muñoarekin batera egin duen “Ez gara Palestinaz ari” egitasmoaren berri eman digu. Amaitzeko, bigarren elkarrizketatua, Hodei Unzueta izan da. Honek ere, bertsolariak ardatz dituen “Balitzen hioa” ikuskizunaren nondik norakoak kontatu dizkigu.

Asteari begira ekin diogu gaurko Zebrabideari ere, eta Boltxebike aldizkariko Kanitorekin Urkullu eta Rajoyren arteko bilkura, CAN auzia eta beste zenbait kontu izan ditugu hizpide. Ondoren, Inaxio Esnaolak ekarri dizkigu musikaren tarteko kontuak. Saioaren lehen zatiarekin amaitzeko, astero bezalaxe, TasTas irratiko Iñigok egin digu Bizkaia aldeko aktualitatearen errepasoa. Bigarren zatian, berriz, kolaboratzaile berri bat izan dugu Artearen Txokoan, Joseba Luzuriaga hain justu, Albarekin batera Frida Kahloren obra batez mintzatu da bera. Elkarrizketen atalean, Ander Lizarralderekin egon gara lehenik eta behin. Oiartzungo bertsolariak, Unai Muñoarekin batera egin duen “Ez gara Palestinaz ari” egitasmoaren berri eman digu. Amaitzeko, bigarren elkarrizketatua, Hodei Unzueta izan da. Honek ere, bertsolariak ardatz dituen “Balitzen hioa” ikuskizunaren nondik norakoak kontatu dizkigu.

Osteguneroko legez, Kanitorekin gaurkotasuna errepasatuz ekin diogu gaurko Zebrabideari. Berarekin, Herrialde Katalanetako kontuak, Parot doktrina ezarri dieten hiru euskal preso politikoak eta El Pais egunkariak Chavezen argazki batekin sorturiko zalapartaz aritu gara. Ondoren, Saioa Baleztenak ekarri dizkigu aste honetako musika kontuak; eta TasTas irratiko Iñigok egin digu Bizkaia aldeko kronika. Saioaren bigarren zatian, Ana Revuelta arduratu da artearen txokoaz. Lehen elkarrizketatua, Kattalin Miner izan da, desalojoaren aurka borrokan ari den Hernaniko Karbonera guneko kidea. Bigarren elkarrizketatua, berriz, Nora Barroso izan da, Kimutx egitasmoko ordezkaria bera. Amaitzeko, iritziaren tartean Patxi Gaztelumendiren hausnarketa entzun dugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »