BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen errepasoa egin digu. Eguneko adierazpenetan, Markina-Xemeingo gazteek teknologia berriez Hamaika Telebistan esandakoak bildu ditugu. Garabide elkarteko kide Ander Bolibarri egin diogu elkarrizketa, ‘Beltzean mintzo’ dokumentalaz. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu eta’Kazetaritza ez da delitua’ dinamikaz, zein Soziedad Alkoholikaren aurkako zentsuraz aritu zaigu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Beñat Urbeltzi egindako elkarrizketa izan dugu entzungai, Bilboko Kafe Antzokiaren 20. urtemugako kamiseta lehiaketaz.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Aimar Etxeberriarekin tertulia egin dugu, gizontasun eredu berriez. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcena ekologistari egin dio AHTren inguruko kontuez. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola arrantza sektoreak Euskal Herrian duen egoeraz eta eraginaz aritu zaigu. Amaitzeko, Anai Arrebak musika taldeko kide Marga Altolagirrek Info7 irratian esandakoekin erreportajea osatu dugu.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Bergarako Txapa irratiko lagunei esker, Juan Carlos Alonso psikologoak haur literaturaz duen ikuspegia jaso dugu. Elkarrizketaren tartean, Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak Ekain Susperregi dantzari gaztearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasekin ‘Gau arabiarra’ obraz aritu gara. Amaitzeko, larunbatean Bilboko Kafe Antzokian egindako Arrosa sareko IV. jardunaldien inguruko Aitziber Zapirainen erreportajeari egin diogu lekua eguneko adierazpenen tartean.

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin ‘Gipuzkoa garaile’ enpresarien lobbyaz hausnartu dugu tertulian. Elkarrizketa, Ibai Agirrebarrenari egin diogu; ‘Arnasa luzea’ plataformako diru bilketari esker aurrera eramango duen ‘Jauzia’ proiektuaz. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko 3 kortxeakoek Osso musika bikoteari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai. Amaitzeko, Txapa irratikoek Itziar Bartolomerekin gurasoen gainbabesaz hitz egindakoei egin diegu tartea.

Lehenik eta behin, Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Arrosa sareko koordinatzaile Jon Aranbururi larunbatean irratigintzaz Bilboko Kafe Antzokian egingo diren jardunaldiez elkarrizketa egin dio. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Berriako kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu eta komunikabideen inguruan dauden nobedadeez hitz egin digu.

Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko kontuez. Ondoren, TISA akordioa delakoaz hausnartu dugu tertulian Lander Arbelaitz eta Aiora Mujikarekin. Elkarrizketa Libe Mimenza Transbideakeko kideari egin diogu, larunbatean Arrosa sareak antolatutako jardunaldietan transmedia kontzeptuaz hitz egingo baitu Marijo Deograciasekin batera. Koop57ko Liher Gonzalezek ‘Heldu den matxinada’ liburutik hirugarren eta laugarren zirkuluak nabarmendu dizkigu eta enpleguaz zein hirien antolaketaz aritu da. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko esatari Mieltxo Monfortek Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai, ‘Euskal Y’-aren inguruan.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Martinez zinegileari egindako elkarrizketari esker, Bilbon gaur hasi den ‘Chez les basques’ zine zikloaren ingurukoak jakin ditugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Amaia Zufiarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Eguneko adierazpenen tartera, Hamaika Telebistak amatasun ereduei buruz egindako erreportajea ekarri dugu. Xorroxin irratiko lagunek Mailo Birto Lactikerreko kidearekin izandako solasaldiari ere egin diogu lekua. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek Borobil teatroaren ‘Jokoz kanpo’ obraz hitz egin digu. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Eneko Barberenarekin izandako solasaldia ekarri dugu.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, bihar arte Angelun ikusgai egongo den ‘Mikel Laboa gertutik’ erakusketa ezagutu dugu. Amagoia Mujikak ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Elkarrizketaren tartean, Hamaika telebistako lagunei Etxerateko bozeramaile Maider Alustizari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai. Gaurko literaturaren tartean, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin egon gara, eta liburu dendarien hamar mandamentuak azaldu dizkigu. Amaitzeko, otsaileko Mirarikeria izan dugu Mirari Martiarenaren eskutik.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »